{"id":5026,"date":"2021-11-21T11:41:08","date_gmt":"2021-11-21T10:41:08","guid":{"rendered":"https:\/\/ekomercado.org\/?post_type=recetas_ecologicas&p=5026"},"modified":"2022-04-20T11:46:26","modified_gmt":"2022-04-20T09:46:26","slug":"orburu-frikituak-arkume-gisatuarekin","status":"publish","type":"recetas_ecologicas","link":"https:\/\/ekomercado.org\/eu\/recetas_ecologicas\/orburu-frikituak-arkume-gisatuarekin\/","title":{"rendered":"Orburu frikituak arkume-gisatuarekin"},"content":{"rendered":"\n
JOS\u00c9 AGUADO (TUTERAKO TOPERO JATETXEKO SUKALDARIA)<\/p>\n\n\n\n
Arkumea zatitu eta perola batean olio gutxirekin (oso beroa) markatu. Gehitu baratxuria xafletan, almendra xehatua, txorizo-piperren mami koilarakada bat eta perrexila. Ko\u00f1ak-txorrotada bat bota eta alkohola lurruntzen utzi. Tomate-poto erdia gehitu eta estali urez. Utzi egosten ordubete inguru.<\/p>\n\n\n\n
Atera arkumea erretilu batera eta papurtu. Arkumeari Gelburger-a gehitu eta erretilu batean zabaldu, gutxi gorabehera 1 cm-ko zabalera duen arkume-plaka bat utzita. Gorde hozkailuan, hotz eta trinko gelditu arte. Arkume-plaka laukizuzen edo karratuetan ebaki. Laukizuzen bakoitza zartaginean markatu ongi lotzeko.<\/p>\n\n\n\n
Gisatuaren salda iragazi eta arto-irinarekin loditu, saltsa-testura lortzeko. Orburuak garbitu, julianazko xafletan moztu eta frijigailuan frijitu. Ondoren, paper lehortzaile batean xukatu eta gorde.<\/p>\n\n\n\n
Montaketa: Jarri arkume-zatia plateraren erdian, saltsaz estali eta alde batean orburu frijituak jarri.<\/p>\n\n\n\n