{"id":3456,"date":"2020-10-29T11:28:54","date_gmt":"2020-10-29T10:28:54","guid":{"rendered":"http:\/\/ekomercado.org\/?post_type=recetas_ecologicas&p=3456"},"modified":"2021-02-23T12:49:38","modified_gmt":"2021-02-23T11:49:38","slug":"sasoiko-tomatea-bere-zukuaren-kabiarra-piparrak-aingira-eta-albaka","status":"publish","type":"recetas_ecologicas","link":"https:\/\/ekomercado.org\/eu\/recetas_ecologicas\/sasoiko-tomatea-bere-zukuaren-kabiarra-piparrak-aingira-eta-albaka\/","title":{"rendered":"Sasoiko tomatea, bere zukuaren kabiarra, piparrak, aingira eta albaka"},"content":{"rendered":"\n
Sukaldari gonbidatua: Aaron Ortiz. Kabo jatetxeko sukaldaria.<\/p>\n\n\n\n
Tomate guztiak kubo erregularretan moztu, denak nahastu. Gatza gehituko dugu, angostura tanta batzuk, mostaza koilarakada bat eta ondo mugitzen dugu. Gainerako salda xukatu eta horrela uzten dugu. Bestalde, aingira ketua zatika moztuko dugu zati erregularretan eta erreserbatzen dugu. Gauza bera egiten dugu piparrekin. Limoi emultsioa egiten dugu arrautza gorringoarekin eta ekilore olioarekin. Gatzarekin zuzendu eta biberoi batean sartuko dugu. Guakamolea egiten dugu aguakateekin, tipula morearekin, limarekin, martorriarekin, piperbeltzarekin eta gatzarekin. Ongi txikitu, iragazi eta biberoi batean gordeko dugu. Metalezko uztai batean tartarra jarri eta forma hartzen utziko dugu. Uztaia kendu ondoren emultsioak jarriko ditugu gainean eta aingira ketua. Ondoan kristalezko ogi-tosta pare bat jarri, tomateen tartarra laguntzeko.<\/p>\n\n\n\n