{"id":4742,"date":"2021-03-01T09:56:27","date_gmt":"2021-03-01T08:56:27","guid":{"rendered":"https:\/\/ekomercado.org\/?post_type=noticias&p=4742"},"modified":"2021-11-09T09:57:04","modified_gmt":"2021-11-09T08:57:04","slug":"iruneko-ekomerkatuak-larunbat-honetan-ospatuko-du-bere-lehen-urteurrena","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/ekomercado.org\/eu\/noticias\/iruneko-ekomerkatuak-larunbat-honetan-ospatuko-du-bere-lehen-urteurrena\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1eko EKOmerkatuak larunbat honetan ospatuko du bere lehen urteurrena"},"content":{"rendered":"\n

Duela urtebete egin zen lehen aldiz Iru\u00f1ean EKOmerkatua, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eta kontsumitzaileen arteko topagunea, gure lurraldean modu ekologiko eta iraunkorrean lan egiten duten ekoizle txikiak ezagutarazteko. Datorren martxoaren 6an salmenta zuzeneko merkatu ekologikoa egingo da berriro 09:30etik 14:00etara. Gainera, merkatuaren aurreko ostegunean, martxoaren 4an, EKOtopaketa egingo berreskuratuko da.<\/p>\n\n\n\n

Iru\u00f1eko EKOmerkatua 2020ko martxoko lehen larunbatean inauguratu zen. Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoa jendeari ezagutarazteko sortu zen hitzordu hori, eta, erosteko ez ezik, elikagai ekologikoak, osasuntsuak, eta jasangarriak landatzen eta elaboratzen dituzten pertsonak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere emateko sortu zen.<\/p>\n\n\n\n

Proiektuak duela urtebete ikusi zuen lehen aldiz argia, Iru\u00f1eko lehen merkatu ekologiko egonkorra posible egin zuen lan parte-hartzaile handi baten ondoren. Ekimena CPAEN\/NNPEKek jarri zuen martxan abian, INTIA, Nafarroako Gobernua eta Iru\u00f1eko Udalaren lankidetzarekin, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eskaerari erantzuten dio: zuzeneko salmenta-leku bat izatea, ekoizle zein kontsumitzaileentzako bidezko prezioekin. Horrela, EKOmerkatua nekazaritza ekologikoaren eta landa-eremuen garrantziari buruzko sentsibilizazio-gune bihurtu da ere.<\/p>\n\n\n\n

Ez da nolanahiko urtea izan. Izan ere, martxoko inaugurazio arrakastatsuaren ondoren, ezin izan zen hurrengo edizioa egin konfinamendua zela-eta, baina maiatzean jarri zen berriro martxan, bizi zen momenturako formatu egokiarekin, eta uztailetik aurrera egungo moduan berreskuratu  zen. Orduz geroztik, Iru\u00f1eko Autobus Geltokiko nasetan hileko lehen larunbatean  egin.<\/p>\n\n\n\n

Martxoaren 6an, larunbatean, beste edizio bat<\/strong><\/p>\n\n\n\n

Oraingoan hemezortzi ekoizlek eramango dituzte Iru\u00f1era haien produktuak: oliba-olio birjina estra, barazkiak, sagarrak, Metauteneko boilur beltzak, lekaleak, garagardoa, ardoa, ahuntz-, behi- eta ardi-gaztak, marmeladak, arrautzak, Betizuko hestebeteak, eztia, ogia eta pastak. Postu berri bat iritsi da edizio honetara: FermentArt, tradizionalki hartzitutako barazkiak egiten dituzte.<\/p>\n\n\n\n

Gainera, EKOmerkatuaren urteurren honetan hainbat jarduera programatu dira, hala nola birziklatutako materialekin haurrentzako jolasak, Txoriburu DJren animazioa EKOmerkatuaren inguruan eta telebista set bat ekoizleak elkarrizketatzeko. Gainera, Artilezko hodeiak postu gonbidatua etorriko da, artilearen erabilera berreskuratzen duen ekimena, eta bere lanari buruzko hainbat erakustaldi egingo ditu goizean zehar.<\/p>\n\n\n\n

EKOtopaketa itzuli da<\/strong><\/p>\n\n\n\n

Edizio honetako beste berritasun bat EKOtopaketa berreskuratu dela da, eta EKOmerkatuaren aurreko ostegunean sukaldaritzako klase magistrala  eta afaria berriro egingo da.<\/p>\n\n\n\n

Martxoaren 4an, ostegunean, izango da hitzordua, 19:00etan, eta sukaldari gonbidatua Koldo Garcia Llorens izango da. Larunbatean EKOmerkatuan erosi ahal izango diren elikagaiekin hiru pintxo egiten erakutsiko du. Zehazki, \u00abEkollaondo arrautza Metauten boilurrarekin, portovillo- eta patata-pure-saltsarekin\u00bb, \u00abCaparroso barazki-pintxoa purkumarekin\u00bb eta \u00abFaltzesko sagar errearen koka, Larrezabal gazta eta intxaurrak\u00bb izango dira pintxoak.<\/p>\n\n\n\n

Hiru pintxoak dastatuko dira ardo ekologikoez lagunduta. EKOtopaketak 10 \u20ac-ko prezioa du, eta gehienez 20 lagunentzako lekua, segurtasun-neurri guztiak bermatzeko. Lekua erreserbatu daiteke EKOtopaketarako esteka honetatik<\/p>\n\n\n\n

EKOmerkatuko ekoizleak, martxoaren 6an<\/strong><\/p>\n\n\n\n

\u2022 Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa (Bakedanoa eta Artaxoa)<\/p>\n\n\n\n

\u2022  El Puente Viejo. Barazkiak (Caparroso)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eulz)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Aranda ekologikoak. Oliba-olio birjina estra (Faltzes)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Larrezabal ECO. Ardi-gazta (Altsasu)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Casa Paulina. Marmeladak (Artaza)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak (goldaraz)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 La Corraliza de Don Pablo. Olioa (Peralta)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Domi\u00f1a. Betizuko hestebeteak. (Goizueta)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Erlan. Eztia (Izurzu)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Erlandere. Eztia eta propolioak. (Arbeiza)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Pittika. Gaztak (Erratzu)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Trufaren Etxea. Boilur beltza T\u00faber Melanosporum (Metauten).<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Axuribeltz. Ardi gazta (Iturgoien)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Lakabeko Okindegia. Ogia eta pastak (Lakabe)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Azpea upeltegia. Ardoa (Irunberri)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Koldo Resano. Sagarrak (Faltzes)<\/p>\n\n\n\n

\u2022 FermentArt. Landare hartzituak (Iru\u00f1ea)<\/p>\n\n\n\n

Postu gonbidatua<\/strong><\/p>\n\n\n\n

Artilezko Hodeiak. Goizean artile erakustaldia egingo dute. www.artilezkohodeiak.com<\/p>\n\n\n\n

Jarduerak<\/strong><\/p>\n\n\n\n

10:00-14:00. Haurrentzako jolasak birziklatutako materialekin<\/p>\n\n\n\n

10:30-14:00. Txoriburu DJ Gurpilei buruz EKOmerkatu inguruan.<\/p>\n\n\n\n

12:30. Elkarrizketak ekoizleekin eta postu gonbidatuarekin.  <\/p>\n\n\n\n

EKOtopaketa<\/strong><\/p>\n\n\n\n

Martxoak 4, osteguna. 19:00 Geltokian<\/p>\n\n\n\n

Sukaldaritzako eta pintxo-afariko klase magistrala elikagai ekologikoekin<\/p>\n\n\n\n

Sukaldari gonbidatua: Koldo Garc\u00eda Llorens, Geltoki jatetxeko sukaldaria.<\/p>\n\n\n\n

Sukaldaritza klaseko platerak:<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Ekollaondo arrautza, Metauten boilurrarekin, portovillo-saltsarekin eta patata-purearekin<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Kaparrosozko berdura-pintxoa kurkumarekin<\/p>\n\n\n\n

\u2022 Sagar errearen koka, geziak, Larrezabal gazta eta intxaurrak.<\/p>\n\n\n\n

Ekotopaketaren prezioa 10 \u20ac<\/p>\n\n\n\n

Klasea, hiru pintxoen dastaketa eta ardo ekologikoa barne.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"

Duela urtebete egin zen lehen aldiz Iru\u00f1ean EKOmerkatua, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eta kontsumitzaileen arteko topagunea, gure lurraldean modu ekologiko eta iraunkorrean lan egiten duten ekoizle txikiak ezagutarazteko. Datorren martxoaren 6an salmenta zuzeneko merkatu ekologikoa egingo da berriro 09:30etik 14:00etara. Gainera, merkatuaren aurreko ostegunean, martxoaren 4an, EKOtopaketa egingo berreskuratuko da. Iru\u00f1eko EKOmerkatua 2020ko martxoko lehen larunbatean […]<\/p>\n","protected":false},"author":9,"featured_media":4740,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ekomercado.org\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/4742"}],"collection":[{"href":"https:\/\/ekomercado.org\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/ekomercado.org\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ekomercado.org\/wp-json\/wp\/v2\/users\/9"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ekomercado.org\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4742"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ekomercado.org\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/4742\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4743,"href":"https:\/\/ekomercado.org\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/4742\/revisions\/4743"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ekomercado.org\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4740"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ekomercado.org\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4742"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}