{"id":3758,"date":"2020-11-11T12:26:57","date_gmt":"2020-11-11T11:26:57","guid":{"rendered":"http:\/\/ekomercado.org\/?post_type=noticias&p=3758"},"modified":"2021-01-13T12:30:15","modified_gmt":"2021-01-13T11:30:15","slug":"iruneko-ekomerkatua-azaroaren-7an-izango-da-18-posturekin","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/ekomercado.org\/eu\/noticias\/iruneko-ekomerkatua-azaroaren-7an-izango-da-18-posturekin\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1eko EKOmerkatua azaroaren 7an izango da, 18 posturekin"},"content":{"rendered":"\n

EKOmerkatua bueltan da, eta beste behin hileko lehen larunbatean eginen du, oraingoan azaroaren 7an, ohiko espazioan, Iru\u00f1eko Autobus Geltoki zaharreko nasetan. Hitzordu berezia izango da, segurtasun arrazoiengatik eta osasun agintarien xedapenengatik edizio honek ez baitu jarduerarik izango, orain arte bezala. Hala, bertan behera geratuko dira larunbaterako programatutako jarduerak eta aurreko ostegunean Geltokin egin ohi den EKOtopaketa berriro martxan jarri arte.<\/p>\n\n\n\n

Edizio berri honetan, indarrean dauden protokolo guztiak hartuko dira kontuan, bai aplikatzen ari zirenak, bai alarma-egoera ezarri ondoren adierazitako araudi berria. Horrela, postuek markatutako distantziak izango dituzte, sarrera- eta irteera-zirkuitu bat ezarriko da eta edizio segurua bermatuko duten elementu guztiak izango dira.<\/p>\n\n\n\n

Gogoan izan behar dugu EKOmerkatuak hileko lehen larunbatero ekartzen dituela Iru\u00f1era sasoiko elikagaiak, freskoak, ekologikoan ekoitzi eta egindakoak eta ekoizleek zuzenean saltzen dituztenak, bitartekaririk gabe. Egoera honen aurrean, EKOmerkatuak merkatuak irekita mantentzeko eta beren produktuekin egunero elikatzen gaituzten pertsonei laguntzeko beharra aldarrikatzen du.<\/p>\n\n\n\n

Datorren azaroaren 7an, mota guztietako elikagai ekologikoak aurkitu ahal izango dira, hala nola Erriberako sasoiko barazki freskoak, Vianako txerri-hestebeteak eta Goizuetako Betizu behi-hestebeteak, Lizarraldeako eztia, Nafarroako mendietako behi, ahuntz eta ardi-gaztak, Azkoiengo larreko arkumea, Ameskoetako marmeladak, Goldaratzeko arrautzak eta jogurtak, Erriberako eta Lizarraldeako olioak, Lakabeko ogia, Iru\u00f1erriko pastak, Lizarraldeako garagardoa eta Irunberriko ardoak, besteak beste. Aukera paregabea da landa-ingurunea eta jasangarritasuna bultzatzen laguntzen duten hurbiltasuneko elikagai osasuntsuez gozatzeko.<\/p>\n\n\n\n

EKOMERKATUKO EKOIZLEAK. Azaroak 7.<\/strong><\/h2>\n\n\n\n