Buy Zolpidem Er Online Zolpidem Online Overnight Delivery Ambien Purchase Ambien Cr Purchase Online

Iruñeko 5. EKOmerkatua abuztuaren 1ean, larunbatarekin, ospatuko da

28/07/2020

Iruñeko Autobus-Geltoki Zaharreko nasek bosgarren edizioa hartuko dute abuztuaren 1ean, larunbatarekin, Nafarroako elikagai ekologikoen ekoizleen hamabost posturekin.

Jarrai gaitzazu

Iruñeko EKOmerkatua leial itzuliko da hileko lehen larunbatarekin duen hitzordura; oraingoan, hamabost postu izango ditu, eta hemen ekoitzitako elikagai ekologikoak ekarriko dituzte Nafarroako hiriburura. Erosteko aukera bat, baina baita ekoizpen ekologikoan lan egiten duten pertsonak bertatik bertara ezagutu eta harremanetan jartzeko ere.

Oraingoan, Erriberako barazkiak, Faltzesko baratxuriak, Metauteneko boilurrak, Vianako hestebeteak, Erriberako eta Lizarraldeako olioak, Nafarroako mendietako gaztak, Ameskoako marmeladak, Andosillako ardoak, Berako eta Lizarrako eztiak, Lizarraldeako lekaleak edo Aoseko aranak erosi ahal izango dira, beste elikagai ekologiko batzuekin batera. Horrez gain, REAS Nafarroako Ekonomia Alternatiboa eta Solidarioaren Sarea parte hartuko du merkatuan, erakunde gonbidatua bezala

Nafarroako ekoizle ekologikoen merkatua, hilero bezala, 09:30etik 14:00etara izango da. Gainera, kale animazioa izango da goizean zehar. Horrez gain, 12:00etan Metauteneko boilur ekologikoaren tostadak dastatuko dira Elkea eta Gil Pagolaren olio ekologiko birjina extrarekin EKOmerkatuan.

CPAEN/NNPEK-ek antolatuta, Nafarroan ekoitzi eta landutako elikagai ekologikoen eta tokiko elikagaien merkatua da Iruñeko EKOmerkatua. Nafarroako elikagai ekologikoen zuzeneko salmentarako hileko merkatua, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko topagunea eta Nafarroako ekoizpen ekologikoa sustatzeko gunea.

EKOMERKATUA ekoizleak, abuztuaren 1ean. 09: 30etik 14:00etara.
Iruñeko Autobus-Geltoki Zaharreko nasak

 

El Puente Viejo. Barazkiak (Caparroso)

Casa Paulina. Marmeladak (Artaza)

Boilurraren museoa. Udako boilurra (Metauten)

El Bordón. Hestebeteak (Viana)

Axuribeltz. Ardi-gazta (Iturgoien)

Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eulz)

Larrezabal ECO. Ardi-gazta (Altsasu)

Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak (Goldaraz)

Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa (Bakedano eta Artaxoa)

Xiker Salaberria. Eztia (Bera)

Bagordi. Ardoak (Andosilla)

Pittika. Gaztak (Erratzu)

Erlan. Eztia (Izurzu)

Placido Tainta. Baratxuriak (Faltzes)

Jesús Chivite. Aranak (Aós)

Erakunde gonbidatua: REAS Nafarroako Ekonomia Alternatiboa eta Solidarioaren Sarea